FEDERALA DONOSTIAN

2019.06.13

Joan den ekainaren 13an, Donostiako Principe zinemetan, FEDERAL dokumentala proiektatu zen Federalistas del País Vasco-Ef-ek antolatutako ekitaldi batean.

FEDERAL 2017an Albert Solék zuzendu zuen, besteak beste “Bukarest, La memoria perdida” (2009ko dokumental onenaren Goya saria eta 2009ko dokumental onenaren Gaudi saria), bere aita Jordi Solé Turák pairatu zuen Alzheimer gaixotasunari buruzkoa.

59 minututan zehar, dokumentalak egungo mundu kulturaniztun eta anitzean eredu politiko egokia den federalismoari buruz hausnartzen du, bere esperientzia eta tradizioei buruz, hainbat pertsonaren eskutik.

Proiekzioaren amaieran solasaldi bat egin zen filmaren zuzendariarekin berarekin eta Lurdes Auzmendi Euskal Herriko Federalisten presidenteak moderatuta. Ikusleen partaidetza zabala izan zen bertan.