KULTURA FEDERALARI BURUZKO ELKARRIZKETAK ANTONIO RIVERA ETA DEMETRIO VELASCOREKIN

2020.02.10

Ba al dago “kultura federalik”? Eta hala bada, zer ezaugarri ditu?, nolako bilakaera izan du historian?, zer balio ditu berekin?, zer inplikatzen du sistema politikoan? Galdera horiei guztiei eta beste askori bi orduko solasaldian erantzun diete Antonio Rivera Blanco Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Garaikideko katedradunak eta Demetrio Velasco Criado Deustuko Unibertsitateko Pentsamendu Politikoko katedradunak.

Bere hitzaldian, Antonio Riverak Espainiako federalismoaren historiaren errepasoa egin du, bereziki aktiboa garai errepublikarretan eta are positiboagoa garai demokratiko honetan, eta «komunitatearen eta politikaren interpretazio laikoan oinarritzen den» proposamentzat jo du.

Demetrio Velascok, berriz, batasuna aniztasunetik eraikitzeko bilaketa federalista azpimarratu du. Velascorentzat «mundu hau askatasunarekiko, berdintasunarekiko eta elkartasunarekiko pasiotik eraikitzen da».

Bilbon Federalistas del País Vasco-Ef-ek antolatutako ekitaldian 60 pertsona baino gehiago izan dira eta Pilar Pérez-Fuentes Elkarteko lehendakariordeak moderatu du.

Hasierako esku-hartzeak You Tuben eta podcastean