2022.10.21
Bilboko Hotel Carlton enblematikoak Espainia Federalaren Aldeko Elkartea Euskal Herrian aurkezteko balio izan du. Ekitaldian Alberto López Basaguren, Federalistas del País Vasco-UEFko presidenteak eta Nicolas Sartorius, Espainiak behar duen lurralde-ereduaren erreformaren inguruko eztabaida bultzatu nahi duen elkarte honetako presidenteak parte hartu dute.
Pilar Pérez-Fuentes Euskal Herriko Federalisten lehendakariordeak gidatu du ekitaldia, eta bertan izan dira proposamen federalean interesa duten pertsona ugari eta hainbat ordezkari politiko. Irekiera ekitaldian hainbat elkarte federalistek bidalitako agurrak ikusi ahal izan dira, baita Naiel Ibarrola artistak ekainaren 25eko Adierazpen Federalistarako egindako Partitura bisualen zuzeneko erakusketa ere.
Ekitaldia 1979ko Autonomia Estatutuaren urteurren berri baten eta gure Manifestu federalistaren aurkezpenaren laugarren urteurrenaren bezperan egin zen, eta proposamen federalak gure egungo arazo politiko asko konpontzeko duen baliagarritasuna azaltzeko eta azpimarratzeko balio izan du. You Tubeko kanal federalistaren bidez eskura daiteke eduki osoa.