Datorren ostegunean, ekainak 25, beste urte batez, Egun Federalista ospatuko dugu Bilbon.
1869ko ekainaren 23an Nafarroa, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako errepublikano federalistek sinatutako “Eibarko Ituna” edo Euskal-Nafar Itun Federala gogoratu nahi dugu eta horretan.
18:30ean bilduko gara La Bolsa Barrutian, Pelota kaleko 10. zenbakian, eta, solasaldiaren ondoren, Lamiak tabernara joango gara, Pelota kaleko 6. zenbakira, ardo federala eta patata- tortilla pintxo batzuk partekatzeko.
Gaia: “Hizkuntza-bizikidetzaren alde: proposamen federalista bat”. Gai honek gaurkotasun eta garrantzi handia du, bere ondorio politiko eta sozialengatik.
Hiru hitzaldi labur izango dira eta jarraian, bertaratutakoekin solasaldia.…
Ricardo Arana: Hizkuntza-politika eta hezkuntza.
Sabin Zubiri: Hizkuntza-politika eta enplegu publikoa.
Alberto López Basaguren: Bizikidetza linguistikoa Euskadin esperientzia federalistaren argitan.
Pilar Pérez-Fuentes Hernández lehendakariordeak gidatuko du ekitaldia.
Ez egin kale, lagun. Izan ere, nahi dugu gure gogoetak eta gure begirada gure inguru osoan zabaldu eta indartu ahal izatea. Zure zain gaude.
Jaso ezazu Antolaketa Batzordearen agur federalista.