Autonomia Estatutuaren 47. urteurrena ospatzen dugu

Datorren ostegunean, urriak 22, gure Autonomia Estatutuaren 47. urteurrena ospatuko dugu Bilbon, La Bolsa Barrutiko Udal Zentroan, Pelota kaleko 10. zenbakian, 18:30ean.

María Silvestre irakasleak Identitate nazionalen eraikuntza eta pertzepzio politikoa Euskadin gaia jorratuko du. María Silvestre Deustuko Unibertsitateko irakaslea da, Zientzia Politikoetan eta Soziologian doktorea. Hainbat ikerketa-proiektu zuzendu ditu, eta  balio politiko eta sozialei, gizarte-zientzietako genero-ikuspegiari eta berdintasun-politika publikoei buruzko hainbat lan argitaratu ditu.

Ondoren, Alberto López Basagurenek Estatutua eta autogobernuaren etorkizunari buruz egingo du hitz: estatus berria ala bultzada federala? Alberto López Basaguren Zuzenbide Konstituzionaleko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Eusko Legebiltzarreko Autogobernu Batzordeko legelari laguntzaileetako bat izan zen 2017an; Europako Kontseiluan, Eskualdeetako eta Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutuneko Adituen Batzordekidea, baita Euskal Autonomia Erkidegoko Euskararen Aholku Batzordeko kidea ere.

Garrantzi handiko gaiak izanik, beraien gaineko hausnarketa egingo dugu  Pilar Pérez-Fuentes Hernández lehendakariordeak moderatuko duen ondorengo solasaldian.

Ekintza federalak, jendearengana iristeko, komunitatearen baitaraino sartzeko, aldez aurreko elkarrizketa eta solasa behar ditu beti.

Utzi iruzkina