EUSKAL HERRIKO FEDERALISTEN I. BATZARRA

2018.12.13

Eratu berri den elkarte federalistak kultura federalista aztertu, sakondu eta zabaldu nahi du

Hilaren 12an Euskal Herriko Federalisten I. Batzar Nagusia egin zen Bilbon. Bileran, Manifestuaren ibilbidearen kontakizuna egin zen, eta, besteak beste, jasotako atxikimenduen kopurua (275 orain arte) eta Bilbon (urrian), Donostian eta Gasteizen (azaroan) egindako aurkezpen-ekitaldiak zehaztu ziren, 200 pertsona baino gehiago bertaratu baitziren.

Era berean, egungo egoera politikoa eta autogobernuaren berme gisa Konstituzioa modu federalean aldatzeko ezinbesteko beharra aztertu ziren. Elkarteko kideen iritziz, Manifestu Federalista abiapuntua izan daiteke euskal gizartean adostasun zabala lortzeko.

“Sistema demokratikoaren egonkortasuna herritar guztioi dagokigu” adierazi zuen Alberto López Basagurenek, ekimenaren sustatzaileetako batek. Ildo horretan, Elkarteak lurralde-arazo erabilgarri, integratzaile eta bideragarriari irtenbidea ematea proposatu du. “Jakina, konponbide konplexua da, arazo konplexu bati erantzuten diona, baina agerikoa da, era berean, gizarteari aurkezten zaizkion sezesio- edo birzentralizazio-proposamenak baino zailagoa dela”.

Elkarteak bere zuzendaritza zabaltzea eta lantalde ezberdinak ezartzea erabaki zuen atzo, eta uste du “proposamen hau are beharrezkoagoa eta egokiagoa egiten duen eszenatoki politikoaren gero eta konplexutasun handiagoa” dagoela.

Elkarte federalistak datozen hilabeteetan zehar hainbat eztabaida, hitzaldi eta mintegi egin nahi ditu, Espainiako eta Europako beste talde federalista batzuekin harremanak ezarri nahi ditu eta urrian aurkeztutako Manifestu Federalistarekiko mila atxikimendu gainditu nahi ditu.