2019.02.28
Joan den otsailaren 26an eta 27an, Federalistes d ‘Esquerresen laguntzarekin, Euskal Herriko Federalistek FEDERAL dokumentala proiektatu zuten Gasteizen eta Bilbon, eta guztira ehun eta berrogeita hamar bat lagunek parte hartu zuten bi proiekzioetan.
FEDERAL dokumentala 2017an zuzendu zuen Albert Solék, besteak beste “Bucarest, La memoria perdida” (2009ko dokumental onenaren Goya saria eta 2009ko dokumental onenaren Gaudi saria), bere aita Jordi Solé Turák pairatu zuen Alzheimerren gaixotasunari buruzkoa, “Al final de la escapada” Miguel Núñezi eskainia, eta “Los recuerdos de hielo”, Josefina Castellvíren esperientzia antartikoaren oroimen bat.
Bere 59 minutuetan zehar, egungo mundu kulturaniztun eta anitzean eredu politiko egokia den federalismoaz, bere esperientziez eta tradizioez hausnartzen da.
Proiekzioen ondoren, solasaldi laburrak egin ziren gonbidatuen eta bertaratutakoen artean.