2019.09.03/05
I. Batzarrean onartutako Lan Planari jarraituz, Euskal Herriko Federalistek bi hitzaldi-eztabaida egin dituzte Bilbon eta Donostian, André Lecours Ottawako Unibertsitateko irakaslearen parte-hartzearekin, Euskal Herriko Unibertsitatean bisitan, eta ia 120 pertsona bertaratu dira guztira.
André Lecours Quebeceko politologo ospetsua da, sistema federaletan eta, bereziki, Kanadako sistema federalean aditua. Halaber, mugimendu nazionalistekin zerikusia duten gaietan interesatu da, eta arreta handia eskaini dio euskal nazionalismoari. Horren emaitza da Basque Nationalism and the Spanish State monografia, Nevada University Press-ek argitaratua.
Bere presentzia aprobetxatu da Kanadako sistema federalaren ezaugarriak, azken hamarkadetako bilakaera eta aurkeztu zaizkion erronkei aurre egiteko modua zuzenean ezagutzeko, batez ere azkenaldian.