EF-EKO KIDEEK VALENTÍN DE FORONDA INSTITUTUAREN FEDERALISMOAREN ETA ESTATUAREN SINPOSIOAN PARTE HARTU DUTE

2019.07.05

Euskal Herriko Manifestu Federalistaren hainbat sinatzailek parte hartu dute uztailaren 4an eta 5ean Gasteizen, Valentín de Foronda Gizarte Historiaren Institutuak Federalismoari eta Estatuari: Politika eta Historiari buruz antolatu duen XXV. Sinposioan.

José María Portillok zuzenduta, aukera bat izan da Espainian eztabaida horren sorrera ezagutzeko, ikuspegi desberdinak ulertzeko eta, horrela, eztabaida federalean sakontzeko.

Esteka honen bidez, egindako hitzaldietara sar zaitezke.