EUSKAL HERRIKO FEDERALISTAK-FAK URTEKO II. BATZARRA EGINGO DU BILBON

2019.12.03

Euskal Herriko Federalistak-Efek bere II. Urteko Batzarra egin du abenduaren 3an Bilbon, 60 bazkide baino gehiagorekin.

Bertan, 2018-2019 aldiko jardueren balantzea eta 2020rako ekintzen proposamen bat onartu dira. Proposamen honek jarduera multzo bat jasotzen du, lau helbururen arabera:

  • Ideia federala aurrera eramateko irizpideak ematea
  • Kultura federalean sakontzea
  • Elkarteak euskal gizartean duen presentzia handitzea
  • Egitura malguekin antolaketa hobetzea

Batzarrak jarduera hori egoerarekin lotzea erabaki du, eta datozen egunetan hiru euskal hiriburuetan solasaldiak deitzea aurreikusi du, egungo egoera politikoa aztertzeko. Halaber, Zuzendaritza Batzordeak, beste elkarte federalista batzuekin batera, Espainia Federalaren Aldeko Elkartean parte hartzeko hartutako erabakia berretsi du.

Era berean, aurkeztutako behin-behineko balantze finantzarioa eta datorren urterako aurrekontuak onartu ditu batzarrak. Berritasun gisa, hiru kuota desberdin daude: 50 euroko kuota arrunta urtean, 10 euroko gutxieneko kuota urtean diru-sarrerak LGStik behera kobratzen dituztenentzat, eta Elkarteari laguntzeko kuota, 100 eurokoa urtean.

II. Batzar Nagusiak Elkartearen Zuzendaritza Batzordea berritu du, eta prozesu bat ireki du elkartekideek garatzen diren ekimenetan ahalik eta gehien parte har dezaten.

Batzarraren akta posta elektronikoz iritsiko zaie elkartekideei. Oraindik elkartu ez bazara, webgune honen bidez egin dezakezu.