2019.12.11
Manifestu Federalistaren sinatzaileek eta Euskal Herriko Elkarte Federalistako kideek Mario Onaindia Fundazioak argitaratutako Grand Place aldizkariaren ale berriaren aurkezpenean parte hartu dute.
Antonio Rivera Blanco historialariak aldizkariaren ale berri honek biltzen dituen artikuluak azaldu ditu, autogobernuari eta Euskadirako estatus politiko berriaren proposamenari buruzkoak bereziki. Felipe Juaristi idazleak aurkeztutako ekitaldian, Alberto López Basagurenek ere parte hartu du, eta nabarmendu du desadostasuna egiaztatzeko kontsulta bat deitzeak porrot politikoa dakarrela, akordioak berresteko kontsulta baten ordez. Bestalde, Josu Ferreiro ekonomialariak, “frogatu beharrik ez dagoen egietan oinarritutako” mundu nazionalistaren “eskaera infinitotzat” jo duenak dakartzan ondorio negatiboak aztertu ditu.