2021.02.25
Euskadiko Federalisten Elkarteak Alemaniako pandemiaren kudeaketan gobernuen artean dagoen lankidetza aztertu du, César Colina Camara eta Mario Kölling kolaboratzaileen laguntzarekin. Ekitaldia Lurdes Auzmendi Aierbe elkarteko lehendakariak aurkeztu eta itxi du eta Alberto López Basaguren irakasleak moderatu du. Solasaldi hau You Tubeko Euskal Herriko Federalisten kanalean dago eskuragarri.
César Colino Cámara Politika eta Administrazio Zientzietako Departamentuko irakasle titularra da gaur egun UNEDen. Ikertzaile kontratatua izan da Administrazio Publikorako Ikerketa Institutuan, Speyer-en, eta ikertzaile gonbidatua Koloniako Gizartearen Azterketarako Max-Planck Institutuan, irakasle bisitaria Darmstadteko Unibertsitate Teknikoan, eta ikertzaile bisitaria Bordeleko, Kenteko eta Ottawako unibertsitateetan. “Administrazio publikoak Espainian eta gobernuak eta administrazio publikoak ikuspegi konparatuan” idatzi du, eta “Autonomia-erkidegoak Europaren kohesio-politikaren erronken aurrean Europa zabaldu berrian: gaitasunak eta estrategiak” liburua koordinatu du. Mario Kölling irakaslea da UNEDeko Zientzia Politikoko sailean, eta ikertzailea eta Manuel Giménez Abad Fundazioko proiektuen koordinatzailea. Bere lanen artean, honako hauek nabarmentzen dira: “Deszentralizazio politikoaren kostuak eta onurak krisi-testuinguru batean” eta “Parte-hartze politikorako moduak maila anitzeko gobernu-sistemetan eta kalitate demokratikoaren hobekuntza”. Friedrich Ebert, Konrad Adenauer, Bertelsmann, Aranzadi Reuters eta Federazioen Fororako proiektuetan nazioarteko aditu gisa parte hartzen du. Gainera, WeltTrends aldizkari zientifiko alemaniarraren kontseilu zientifikoko kide da.