2021.03.25
Ostegunean, hilak 25, 18:30ean, beste topaketa bat egin da gure Ostegun Federalen baitan. Oraingo honetan, Alberto López Basagurenek eta Manuel Cruz Rodríguez senatari eta ganbera horretako presidente ohiak “Proposamen federala eta politikaren duintasuna” izenburupean egindako elkarrizketa izan da proiektuaren muina, eta Pilar Pérez Fuentes Elkarteko presidenteordeak aurkeztu du. Beti bezala, You Tubeko gure kanalean eskura daiteke edukia.